AKATZ

Info

60. hamarkadan Jamaikako irla bereganatutako ska eta rocksteady doinuekin maiteminduta, 1992. urtean sortu zen Bakion Akatz taldea. Jamaikarren eredua jarraiki, mende laurdeneko ibilbidea bete dute dagoeneko eta horrek bakarrik, edozeinen errespetua bereganatzeko balio beharko luke. Are gehiago Euskal Herrian garatutako ibilbidea dela kontutan edukita. 

Hainbat alditan elkarrizketatu izan ditugu eta jarraian horietako bi irakutzeko aukera dago. 2005ean eta 2009an kaleratutako lanen aitzakipean. 

Gure errespetu osoa Akatz sendia osatu/osatzen duten lagun guztiei. Zuek bai meritua :-) 



AKATZ "HAMABI URTE ITZALAREN FRESKOTASUNEAN" 

Gutxi dira hamabi urtez musika munduan mantentzea lortzen duten taaldeak eta horrek 
meritu haindiagoa du jamaikarra bezalako musika minoritarioa egiten bada. Akatzek lortu 
du eta oraindik gure artean jarraitzeko asmoa dutela erakusten duen diska kaleratu berri 
dute; hamabi urte hauetako bizipenak jasotzen dituen testigantza bizia. 

E!: Hamabi urte pasa dira dagoeneko Akatz taldea sortu zela. Urte asko dira orohar 
edozein talderentzat baina jamaikar musika etgiten duen taldea zaretela kontutan izanda 
nola lortu duzue horrenbeste urteetan bizirautea? 


Bita: Ez det uste horren zaila denik. Horrelako musika egiten dugunon artean ohikoa da 
denbora asko irauten duten taldeak egotea eta hor dago Potato taldearen adibidea ezta? 

E!: Bai baina Potatorena kasu berezia dela esango genuke. Dena den, zuen taldean ere 
aldaketa asko izan dira urteetan zehar eta horretaz gain, Akatz taldeko partaide askok beste 
taldeetan ere parte hartzen dute.
 

B: Bai, urte guzti hauetan zehar jende berria joan etorrian aritu da eta horretaz gain taldeko 
partaide asko beste talde eta proiektuetan parte hartu dute; Arde Asia, BDF, Lone Ark eta 
abar. Musika bihotzean daramagu eta horrek bultzatzen gaitu honetan horren sakon 
murgiltzea. 

E!: Beste talde eta proiektuekin kolaboratzen duzue eta horietako batzuk ez dute jamaikar 
musikarekin harreman zuzena. Hori dela eta atzeman daiteke Akatzen musikan beste 
estiloen eragina? Zuen musika entzunda soula, jazza, erritmo latinoen eragina atzeman 
daitezke nabarmen. 


B: Honetan hasi ginenean jamaikar musika egitea erabaki genuen baina gu ez gara 
jamaikarrak eta beste estiloen eragin zuzena izan dugu baita Euskal Herriko talde askorena 
ere. Azkenean inguruan entzuten duzuna ere asko eragiten dizu. 

Diskoaren azala.


E!: Kaleratu berri duzuen diska zuen lehen diska dela esaten da baina aurretik, hamabi urte 
hauetan hainbat lan kaleratu duzue. 


B: Bai horrela da aurretik hainbat zinta ; "Ez zaitez gera dantza gabe" (1994), "One car" 
(1996); Cdak, "Akatz" (1998), "Particular Costa" (2000) eta horretaz gain hainbat 
bildumatan; "Brixton Cats & the rudies", "Global ska 2", Brixton Cats & the 
reggaeboys" eta "Spanish Town" parte hartu dugu. Nahiz eta ez izan oso talde 
emankorra urte hauetan kantu dexente konposatu ditugu eta kantu horiek hainbat disketan 
kaleratu ditugu baina orain arte autoekoizpenak izan dira eta orain disketxearekin atera 
dugu diskoa. 

E!: Kuriosoa da zuen kasuan kantu gehienak zuek konposatutako kantuak izatea reggae 
talde askok hasieran behintzat jamaikar klasikoen bertsioak egiten dituztenean. Beno, zuek 
diska honetan ere Heptonesen "Party Time" bertsionatu duzue baina hori eta "Razon de 
Vivir" kantua ezik besteak zuen kantuak dira. 



B: Bai hasieratik gure helburuetako bat kantu propioekin zuzeneko txukuna osatzea izan 
da eta horrela egin dugu urte guzti hauetan. 

E!: Kantu propioak bai baina hainbat musikarien elkarlana izan duzue, "Razon de Vivir" 
kantuan Mirian Quiñones-en kolaborazioa izan duzue baina musikari eta abeslari gehiagok 
ere parte hartu dute diskan. 


B: Bai, lagun asko gerturatu dira; New York Ska Jazz Ensembleko Freddie Reiter edo 
Nortoneseko ahotsak, Alain Michel, Dubby Ambassah... jende askok lagundu digu guk 
konposatutako kantuak edertzen. 

E!: Diska entzunda ska doinuen nagusitasuna atzematen da, AEBetan egiten den ska-jazz 
musikarena eta gainera soinu digitalean grabatu duzue jamaikar musika egiten duten beste 
talde batzuk soinu analogikora bueltatzen ari direnean, zergatik? 


B: Gure eragin nagusiena une hauetan New Yorkeko ska taldeena delako eta hauen soinua 
digitala da. Badira talde batzuk, Loud & Lone adibidez, 70. hamarkadako reggae dutela 
erreferentzi modura eta gaarai hartako soinua lortzeko garai hartan erabiltzen ziren 
teknikak erabili behar dituzu. Guri jamaikar musika guztia gustatzen zaigu baina bereziki 
ska-jazz doinuak, alaiagoak direlako eta zuzenean jendea gustora eta alai egotea nahi dugu. 

 


Zuzenekoak dira Akatz taldearen oinarrietako bat. Garrantzi asko eman diote hasieratik 
zuzeneko txukun bat izateari eta hemendik aurrera, diska berriaren kaleratzearekin batera 
zuzeneko asko emango dituztela eta Akatzen kontzerturen bat ikustera joatea gomendatzen 
dugu. Ez zarete damutuko. 

ARITZ SOUND SYSTEM 

---------- 


AKATZ - RUDO BILBAO

Akatz, Euskal Herrian jamaikar musika egiten duen talde beteranoa da. Hamabost urteko ibilbidean, ehundaka kontzertu eman dituzte eta maketa eta auto ekoizpenen bidea estutu ondoren, bigarren iraupen luzea kaleratu dute Brixton diskoetxearentzat, Roberto Sanchezen A-lone Muzik estudioetan grabatuta. 

E: Diskoa entzunda (letra duten kantuak bereziki) Bilbori eskainitako diskoa dela dirudi. Nolakoa da hiriarekin duzuen harremana? 

Bita: Hasieran soilik Rudo Bilbao kantua zen Bilbori eskainitakoa baina Bilbo hiriak histori asko dauzka kontatzeko eta azkenean ia disko osoan presente dago. Taldea Bakion sortu genuen baina Bilbokoak gara berez. Bakiora oporrak pasatzera joaten ginen baina bizitza Bilbon egiten dugu. Bilboko Kafe Antzokiarekin harreman oso estua dugu gainera eta askotan Bilbori eskainitako diskoa kaleratzea pentsatu izan dugu. 

E: Pozik egongo da hiria beraz? 

B: Ez dut uste asko ohartu denik. Ez gara talde famatua eta jende asko ez du diskoa ezagutuko 

E: Hiriaz zentzu metaforikoan ari ginen, hiriaren arimaz, alegia. 

B: Bai, horrela izanda gustatuko zitzaion ziur. 

E: Euskal Herrian musika Jamaikarra egiten duen talde beteranoa zarete. Nola lortu duzue urte guzti hauetan mantentzea? 

B: Askotan landu dugun gaia da hau. Hasieratik oso harreman ona egon da taldekideen artean eta inoiz ez diogu gure buruari helmuga handiegirik jarri. Ez dugu ilusio faltsurik sortu. Gure erritmoan, lasai aritu gara beti. Dena den taldean aldaketak egon dira eta hasieratik hiru mantentzen gara. Sendi berdinekoak bagina bezala. Taldearen historian 28 Akatziano izan dira. Zaila izan da taldea mantentzea baina urte hauetan gutxienez astean behin entseiuak egiten saiatu gara. 

E: Meritu handia du ere urte guzti hauetan kontzertuak ematen aritu izana, baldintzak onena ez zirela izango jakinda. 

B: Bai, ez gara talde famatua eta ez dugu komunikabideetan promozioa berezik baina kontzertu asko eman ditugu. Udara partean bereziki herrietako festak direla eta errazagoa da neguan baino. 

Akatz. Arg: Kafe Antzokia web.


E: Hasieratik garbi izan duzue taldearen oinarrietako bat zuzenekoa izango zela eta, itxuraz behintzat, garrantzi handiagoa eman diozue zuzenekoari diskoak kaleratzeari baino, ezta? 

B: Diskoetxea topatu dugunean diskoa kaleratu dugu baina hori azkeneko bost urtetan izan da. Aurreko hamar edo hamaika urteetan maketak kaleratu ditugu eta helburua, guk egindako musika nola ekoizten zen jakitea zen. Musika produktorea sortu dugu eta beste taldeekin lan egiten dugu (Ibon Larruzearen eskutik). Denetatik egin dugu, hasieran nahasketa mahaia, PA (bafleak eta anplifikadoreak) eta abar eramaten genuen eta gauza asko ikasi ditugu horrela. Soinua kontrolatzea garrantzitsua zen guretzat hemen antolatzen diren kontzertu gehienetan beste soinua bilatzen delako eta musika jamaikarrak bere soinua du. 

E: Agian soinuari ematen diozuen garrantzia dela eta grabatu duzue diskoa Roberto Sanchezekin? 

B: Azkeneko bi diskoak berarekin grabatu ditugu. Oso gustura ari gara berarekin lanean, gertuko pertsona da eta esperientzi handia izateaz gain, ideiak oso garbi ditu. Jamaikar musika landu dugu beti baina beste estiloekin jolastu izan dugu (abestien hizkuntzarekin bezala). 

E: Normalean soinu analogikoa bilatzen du, Oraingo diskoa ere jamaikar erara grabatu duzue? 

B: Bai, analogikoan grabatu dugu eta gainera toma bakarrean baina gero, grabazioen tranpa guztiak erabili ditugu nahi genuen emaitza lortzeko. 

E: Ahotsetan ere eragina izango zuen Robertorekin grabatzeak, ezta? 

B: Bai, noski. Robertok parte zuzena izan du diskoan. Gu idei batekin joan ginen eta Robertok aportazio asko egin dizkigu. Ahotsak ere sartu ditu koroetan nahiz eta liburuxkan akatsa dagoen eta ez den bere izena koroetan azaltzen. 

E: Hizkuntzari dagokionez berriz abestutako kantuetan gaztelera da nagusi. 

B: Bai, gure lehenengo ideia diskoa gazteleraz egitea zen baina azkenean lehenengo kantuan euskara ere sartu dugu. Aurreko diskoan ingelesa erabili genuen eta eroso gaude ingelesez egiten jamaikar musika anglosajoia delako oinarrian. Dena den, gero, zuzenekoetan, jendearekin harremana edukitzeko garaian, hotzagoa iruditzen zitzaigun eta errazago komunikatzen gara gazteleraz. Azken aldian, euskaldun hiztunen portzentaia handiagoa da taldean eta hurrengo diskoetan euskararen presentzia handiagoa izango da. 

ARITZ SOUND SYSTEM